jueves, 7 de junio de 2018

      NUTELLA HOSTOREA


OSAGAIAK:
-2 hostore
-Nutella pote bat
-Azukrea koilarakada bat
-3 arraultz
NOLA EGIN:
-Lehenik eta behin hostorea zabaltzen duzu eta  
nutella gainean ipintzen duzu. Ondoren,
beste hostorea gainean jartzen duzu.
-Gero,edalontzi bat erdian kolatzen duzu ,inguruan
labanarekin marrak egin eta tolestu egiten duzu.

-Azkenik labean sartu 20 minutu 200 º,labetik atera eta
jan.








lunes, 12 de marzo de 2018

TXORIZO ENPANADILAK

Osagaiak:
-10 txorizo txiki.
-Tomate frijitu pote bat.
-Enpanadila orea bi pakete.
-Olioa.

Lehenengo txorizoa zati txikietan mozten da eta zartagin batean frijitzen dugu.
Frijituta dagoenean enpanadilaetan sartzen dugu tomatearekin batera, forma ematen diogu eta sardeskarekin zanpatuz itxi egiten dugu.
Azkenik, olioa zartaginean berotzen dugu eta txorizo enpanadilak frijitzen ditugu.
On egin!!!












martes, 27 de febrero de 2018

Poligonoak

 Editar 8
05.png

POLIGONOAK






Polígono-en perimetro eta azalerak

azalerak000.pngazalerak001.pngazalerak002.png


Angeluak

 Editar 1
Angeluak. Motak eta neurria


1- Angelua, latineko “angulus” hitzetik dator eta, bere esanahia izkina edo kantoia da.

• Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena.

angelu000.png

2- Angeluaren osagaiak hauek dira:

•Aldea: Angelua osatzen duten bi zuzenak. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetako bakoitza.

•Erpina: Angelu baten bi aldeek, poligono baten bi aldeek edo poliedro baten hiru alde edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua.

•Zabaltasuna: Angelua osatzen duten bi aldeek duten zabalera.


3- Angelu motak zabalera edo zabaltasunaren arabera:


•Angelu zorrotza: 90 gradutik beherako neurria duena.
zorrotza000.png

•Angelu zuzena: Bere aldeak elkarzutak (perpendikularrak) dituen angelua, 90º gradukoa.

zuzena000.png

•Angelu kamutsa: 90 gradutik gorako neurria duena.

angekamutsa00.png

•Angelu laua: 180 graduko neurria duena.

angelulaua000.png


•Angelu osoa: zirkulu osoa hartzen duen angelua da (360°).


angeluosoa000.png



4- Angelu motak posizioaren arabera:


•Ondoz-ondoko angeluak: erpina eta alde bat komunak dituzten angeluak.

angeondozondokoa.png

•Angelu auzokideak: ondoz-ondokoak dira eta angelu laua osatzen dute.

angelubetegar000.png

•Aurkako angeluak: Angelu baten aldeak luzatzerakoan sortzen den angelua eta abiapuntuko angelua erpinez aurkakoak dira: 1 eta 2, 3 eta 4.

angeluaurkoa0000.png


5- Angelu osagarriak eta betegarriak:



•Angelu osagarria: Angelu jakin bati 90 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.
B angeluari bere osagarria den A angelua gehituz gero 90º eta A angeluari B angelua (bere osagarria) gehituz gero 90º.

angeluodsagarri000.png




•Angelu betegarria: Angelu jakin bati 180 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.

angelubetegar000.png



6- Gradua, minutua eta segundoa: angeluak zelan neurtu azaltzen du, angeluak nola eraiki…

Triangeluak

Triangelu esaten zaio hiru alde dituen poligonoari. Hortaz, triangelua existitzen den irudi geometriko itxi sinpleena da. Bereizgarria da barneko hiru angelu dituelako eta angelu diagonalik ez duelako. Triangeluaren bi aldek bat egiten duten elkargune edo ebaketari erpin deritzo.

Triangeluen sailkapen ugari proposatu izan dira:

•Aldeen luzeraren arabera hiru triangelu mota bereizten dira;
triangelu aldeberdinak, hiru aldeak berdinak dituztenak;
triangelu isoszeleak, bi alde berdin eta alde ezberdin bat dutenak;
eta triangelu eskalenoak, hiru alde desberdin dituztenak.

•Aurreko angeluen arabera, hiru triangelu mota bereizten dira;
zorrotzak, hiru angeluak zorrotzak direnean;
angeluzuzenak, angelu zuzena (90 gradukoa) dutenak;
eta kamutsa, angeluetako bat kamutsa (90 gradu baino handiagoa) denean.

Triangelu angeluzuzenek interes bereziko familia geometrikoa osatzen dute, arrazoi eta funtzio trigonometrikoak definitzeko oinarri gisa balio dutelako. Triangelu angeluzuzenetan, hipotenusa deritzo angelu zuzenari aurkako aldeari, eta kateto beste bi aldeei.

Triangelu motak
triangelu00.png


Triangeluen propietateak

Triangelu guztiek oinarrizko propietate geometrikoen multzo garrantzitsua egiaztatzen dute:

Bere aldeetako edozein da beste bien batura baino txikiagoa eta aldea baino handiagoa.

•Triangelu baten barneko hiru angeluen batura angelu lau baten parekoa da (180 gradu). Hortaz, triangelu aldeberdinek hiru alde berdin eta hiru angelu berdin dituzte, 60 graduko balorekoak.

•Angelurik handiena triangeluaren alderik luzeenari kontrajartzen zaioeta alderantziz. Era berean, bi alde berdinak badira, horien barneko angelu kontrajarriak ere berdinak dira, eta alderantziz. Beraz, esaterako, triangelu aldeberdinak erregularrak dira. 

Triangeluen elementuak

Barneko alde eta angeluez gain, triangelu batean beste elementu interesgarri batzuk ere zehaztu daitezke geometriaren ikuspuntutik.

•Altuera deritzo alde batetik kontrako erpinera trazatutako perpendikular bakoitzari. Triangelu baten hiru altuerak ortozentro izeneko puntuan ebakitzen dira. 

•Triangelu baten erdibitzaileak triangeluaren aldeetako perpendikularrak dira, erdiko puntu batetik hartuta. Triangelu baten hiru erdibitzaileen ebakitze-puntua zirkunzentroa da (zirkunzentroa triangeluan zirkunskribatutako zirkunferentziaren erdigunea da halaber). 

•Triangelu baten erdibitzaileak alde baten erdiko puntutik kontrako erpinera trazatutako zuzenak dira. Triangelu baten hiru erdibitzaileak barizentro edo grabitate-gune deritzan puntuan ebakitzen dira. 

•Erdikariak triangelu baten angeluak erditik zatitzen dituzten zuzenak dira. Triangelu baten hiru erdikariak intzentro deritzan gunean elkartzen dira (gune hori bat dator triangeluan inskribatutako zirkunferentziaren erdigunearekin).


Zenbaki erromatarrak


Zenbaki erromatarrakeros latin alfabetoen hizki bitartez errepresentatuta daude,orokorrean larriak edo versalitas, eta baliotasun zehatza dutenak.

zenbaki erromatarrak erabiltzen dira:

  • Mendeetan.

Colón XV.mendearen bukaeran Ameriketara heldu zen

  • En Izen propioetan hau da, Aita santuetan, erregeetan eta dinastietan...

Aita Santua, Juan Pablo II 2005.urtean hil zen. Carlos III Madrilgo Alkatea onena omen zen.

  • Kongresuetan, azoketan, olinpiadetan, festibaletan, sinposioetan, lehiaketetan, eta abarretan...

Bihar, literaturako III lehiaketaren irabazlea ezguna izango da.

  • Liburuetan, liburukietan, zatietan, abeztietan, kapituluetan, eta argitalpen batek dituen edozein ataletan.

Era berean, antzerki obra beten Aktoa eta eszenetan eta liburu baten orriak zenbatzeko.

  • Errepide nazionalak adierzteko.

Errepide N-I Madriletik irungoraino doa.



Zenbaki erromatarrak: 

Sistema erromatarrak zazpi zeinu alfabetiko erabiltzen ditu:

romanos002.png

Zenbakikuntza erromatarra

  • Zifrak errepikatzen baldin badira, dituzten balioa gehitzen da.

II → 2 CCC → 300

  • Bi zifra ezberdinak agertzen baldin badira, lehenegoa bigarrena handiagoa edo berdina bada gehituko dira eta, lehenegoa bigarrena baino txikiagoa bada kentzen dira.

VI → V - I baino handiaogoa denez → 5+1 → 6 XC → X - C baino txikiagoa denez → 100-10 → 90 XIV → I - V, baintxikiagoa da baina guztiak Xa gehitzen → 10+(5-1) → 14

  • VD y L ez dira errepikatzen berte hizki horren balioa dituztenak daude eta.

  • VV → X * LL → C * DD → M

  • Marra bat zenbaki baten gainean bider 1000 bihurtzen da. Marra gehiago agertzen badira, biderkatuko da bider 1000 hainbeste aldiz.




Zenbaki erromatarren kuadroa


romanos01.png


Ariketak egiteko



romanos.gifrom.jpgromans.gif
roma.jpgerro00.jpgerro001.jpg
TXOKOLATEZKO NAPOLITANAK

Osagaiak:
-2 arrautz.
-2 hostore.
-Txokolatezko txiribil pote bat.
-Azukrea.

Hostorea zati berdinetan moztu, txokolate biribilak bota eta napolitana forma eman.
Arrautzak nahastu ,pintzelarekin napolitanak igurtzi eta gainetik azukrea bota.
Labea 270°-tan berotu, napolitanak sartu eta 15 minututan prest daude jateko.
On egin!